Euskara eta ingelesa ikasteko pertsona gorrentzako plataforma adimenduna

2021-03-04

Albisteak

Ikasi euskara, ikasi ingelesa, ikasteko metodologia berritzailea

Elkarbanatu:

Gaurkoan, bai&by Fundazioan garatu dugun azken proiektuaren berri eman nahi dizuegu: Euskara eta ingelesa ikasteko pertsona gorrentzako plataforma adimenduna. Proiektu honen eta bai&by Fundazioaren nondik norakoak azalduko dizkizuet labur-labur blog bidalketa honetan.

Izan ere, proiektuan horrenbeste lan eta ilusio jarri ondoren, benetan pozik eta harro gaude egindako lanaz eta lortutako emaitzaz.

bai&by Fundazioaren bitartez, gure jardun profesional eta pertsonala beste eremu batzuetara zabaldu nahi ditugu hiru helburu argiekin: euskararen eta hizkuntza gutxituen bultzada eta sustapena, sistema adituen zabalkundea eta hezkuntza baliabideen sozializazioa eta garapen bidean dauden herriekiko elkartasuna. Horretan dihardugu 2007an bai&by Fundazioa sortu genuenetik.

bai&by Fundazioaren xedeak

Gaur aurkezten dizugun proiektuak bete-betean lagunduko digu fundazio gisa ditugun helburuak lortzen. Izan ere, zoritxarrez, orain oso gutxi arte, pertsona gorrek ez zeukaten inolako modurik bigarren hizkuntza bat ikasteko, ez aurrez aurreko metodorik ez eta online ikasteko, eta are gutxiago euren behar eta ezaugarrietara egokituko zen sistema adimendunik. Egoera zail hori iraultzeko asmoz eta bai&by Fundazioan behar bereziak dituzten giza-taldeentzako hezkuntza sistema egokituak zabaltzea dugun bokazioagatik, pertsona gorrek bigarren hizkuntzak ikasteko dituzten zailtasunak gainditzen lagunduko duen online plataforma adimenduna garatu dugu.

bai&by-k, irakasle birtualaren adimen artifizialaren bitartez, ikasle bakoitzaren ezaugarriak antzematen ditu: oroimen kurba epe ertain eta luzera, asimilazio-gaitasuna, edukien automatizazioa, errendimendu aldaketak, zailtasunak, erroreak… eta ikaslearen profil zehatza osatzen du. DDK System pertsona gorren ezaugarrietara ere egokitu dadin moldatu dugu.

Produktu hau gaztelaniaz irakurtzen eta idazten dakiten pertsona gorrentzat diseinatu da, eta pertsona gorrek bigarren hizkuntzak ikasteko izan ohi dituzten mugak gainditzeko bide eraginkorra izango da. Ikasleei euskara edo ingelesa irakurtzen eta idazten ikastea ahalbidetuko die.

bai&by-ren baliabide guztiak baliatu ditugu proiektu hau gauzatzeko: gure I+G taldea, sare komertziala, talde didaktikoa, tutoreak, sail teknikoa…

Proiektu honetan 2020ko urtarriletik ari gara lanean. Lehenik eta behin, didaktika sailean egin genuen diseinua Euskal Gorrak elkartearekin partekatu genuen. Ondoren, aldaketa horiek inplementatu genituen gure sisteman. Amaitzeko, proiektu pilotu bat egin genuen Euskal Gorrak-eko boluntarioekin. Parte-hartzaileek oso balorazio positiboa egin dute eta emaitza izugarri polita da: ate bat zabaldu dugu gorrek bigarren hizkuntza bat ikas dezaten.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain