2018an irakurri eta disfrutatu ditugun lau liburu hauek ezin dituzu 2019an galdu

2019-01-17

Ikasi euskara, Ikasi hizkuntzak

Ikasi euskara, liburuak, literatura

Elkarbanatu:

2019ko asmo onen zerrenda osatu duzu? Asmo on horien artean “euskara ikasi” edo “euskaraz gehiago irakurri” dituzu? Bada, zorionekoa zu, gaurko blog bidalketa honetan bai&by-ko langile desberdinek 2018an goxatu ditugun lau liburu gomendatu nahi dizkizugu hasi berri den 2019 honetan zuk ere istorio horiekin goza dezazun.

Hasi orduko aitortu behar dugu zerrendatu ditugun lau liburuak maila altuko ikasleentzako direla, etorriko dira aurrerago beste batzuk euskararekin hasi berriak zaretenontzat.

Bioklik, Asel Luzarraga

Gutxitan daukagu Euskal Herrian kokatzen den distopia bat irakurtzeko aukera eta horrekin datorkigu Asel Luzarraga idazle bilbotarra.

Etorkizun eta kokaleku oso hurbil baten (Bilbo, XXI. mendearen erdialdea) teknologiaz lagundutako demokrazia garatua aurkezten zaigu, non bizitzako esparru guztiak botoz erabakitzen ditugun. Telefono mugikorraren bitartez greba bat egin daitekeen ala ez, atsegin ez dugun musikak merkatutik desagertu behar duen ala ez, edo balizko delitu baten akusatua erruduna den ala ez aukeratu beharko dugu.

Zaldi mamarroa, Ekaitz Goinetxea

Ekaitz Goienetxea idazle bermeotarraren lehen liburua da gomendatu nahi dizuegun bigarren liburua. XIX. Igartza saria jaso du.

80ko hamarkadan kokatzen den fikziozko nobela dugu bigarren hau. Edozein herri izan zitekeen herri batean, kasu honetan kostaldean, heroinak izan zuen eragina gaur egunetik ikusita aztertzea du xede. 14 kapituluz osatutako nobela koral honetan protagonistaren eta honen inguruko pertsonaien hainbat ikuspegi eta bizipen azalduko dira nobela osatzeko.

Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner

Hernaniar kazetari honen lehen literatura lana dugu “Nola heldu naiz ni honaino?” Izenburua duen eleberria. Honek ere, XVIII. Igartza saria jaso du.

Lan esparruan arrakasta duen, diruz ondo dabilen, etxe berri bat erosi duen eta lagun asko dituen protagonista bat erakusten digu nobelak, Jezabel izenekoa. Arrakastaren laukitxo guztiak beteta dituena. Baina halako batean txikikeria iruditu dezakeen zerbaitek paralizatuta uzten du. Emakume gazte baten noraeza aurkezten digu Kattalin Minerrek nobela labur baina sakon honetan.

33 ezkil, Miren Gorrotxategi

Azpeitiarra dugu Miren Gorrotxategi. Berau ere, bere lehen lana da, 2015eko Zubikarai saria jaso zuen nobela beltza, hain zuzen ere.

Aitzurrean ari dela garezur bat aurkitzen du Garizmendi baserriko Ferminek. Hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertu egiten da eskeletoa. Hortik aurrera hildako zahar eta berriak, familia bereko kideen arteko gorrotoak, belaunaldien arteko tirabirak, droga, jokoa, maitasun konpondu ezina… intrigaz betetako nobela duzue hau.

Blog bidalketa honekin bukatzeko, euskaraz irakurtzen jarraitu nahi baduzue euskal literaturaz josita dagoen IKASBIL Liburutegian barrena nabigatzera gonbidatzen zaituztegu. Erabat seguru gaude, bertan ere, euskaraz irakurtzeko atsegin eta entretenigarri suertatuko zaizun liburu zerrenda luzea aurkituko duzula. Katalogo zabal horretan liburu bat aukeratu ostean zure herriko liburutegira joan, edo eLiburutegira jo dezakezu liburua alokatzera.

Irakurketa on!

Eta gogoratu, zeure maila zein den jakin nahi baduzu:

banner learn basquebanner learn basque

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain