Ezinbestean ikusi behar dituzun euskarazko bost film

2019-02-19

Ikasi hizkuntzak

euskara ikastea, euskara ikasteko aholkuak, Ikasi euskara

Elkarbanatu:

Aurrekoan, 2018an irakurri eta gozatu genituen lau liburu gomendatu genizkizun. Gaurkoan berdin jokatu nahi dugu, baina kasu honetan bost film gomendatuko dizkizugu. Zeure euskara maila hobetzeko, eta belarria lantzeko, baliagarriak izango zaizkizun euskarazko bost film, hain zuzen ere.

Zerrendatuko ditugun filmak maila altuetan zaudeten ikasleentzako dira, baina ederrak direnez maila ertainetan zaudetenok ere gozatuko dituzue.

Baztan

Baztan

Film hau 2012koa da. XVII. mendean izandako gertakari batzuei buruzko film bat grabatzeko asmoz, errodaje-talde bat Baztango haranera doa. “Agoteak” jasandako diskriminazioaren historia da, Nafarroako iparraldeko haranean ia gaur egun arte luzatzen den diskriminazioaren historia.

Amama

Amama

Bigarren hau 2015ean kaleratutako familia istorioa da. Hirigunearen eta landa-eremuen arteko gatazka, iraganeko eta oraingo bizimoduen artekoa, guraso eta seme-alabena. Existentzia ulertzeko bi modu kontrajarri, eta mundua isilik ikusten duen amona bat.

Errementari

Errementari

2017ko filma. 10 urte igaro dira lehen Gerra Karlistatik. Arabako herri txiki batean, Alfredo izeneko gobernuko komisarioa gertaera bat ikertzen ari da; Patxi izeneko errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da han. Alboko herrietan errementariaren inguruko istorio ilunak kontatzen dituzte, deabruarekin egindako itunekin lotutako istorio ilunak.

Handia

Handia

Aurrekoa bezala, 2017. urtekoa duzue film hau. Lehen Karlistaldian borrokatu ondoren, Martin familiako baserrira itzuli da. Han konturatu da bere anaia txikia, Joaquín, normala baino askoz ere handiagoa dela. Mundu guztiak lurreko gizonik handiena ikusteko ordainduko duelakoan, anbizioa ardatz izango duen istorio batekin topo egingo duzue. Benetako gertakarietan oinarritutako handinahi istorioa.

Black is Beltza

Black is beltza

2018. urtekoa duzue gomendatzen dizuegun azken filma, zerrendako berriena eta animaziozko film bakarra. Baina ez da umeentzako egindako animazioa 😉

1965eko urria. Iruñeko erraldoien konpartsa, San Fermin jaietako irudi tipikoa, New Yorkeko Bosgarren etorbidean desfilatzera gonbidatu dute. Baina denak ezin dira irten: arrazakeria dela eta, AEBetako agintariek bi erraldoi beltzen parte-hartzea debekatzen dute. Gertakari honek eztanda egindakoan, Manexek historia modernoaren iraultza nabarmenenak ezagutuko ditu: Kubako iraultza sozialista hasi berria, beltzen askatasunaren alde borrokatzen ziren Black Panterrak, Malcom X-ren erailketak eragin zituen arrazakeria istiluak, Jazz-aren eztanda, droga arinen erabilera… Ezinbestekoa.

Beraz, badakizue, hotza eta euria antzeman daitekeen hurrengo asteburuan, konpainia onean etxearen gozotasunean egiteko plana, eta goxatu euskarazko bost film bikain hauekin.

Krispetak eta garagardoa zuon kontu.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain