Euskarazko hiztegi txikia Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

2019-12-03

Ikasi euskara

euskara hiztegia, euskara ikastea, Ikasi euskara

Elkarbanatu:

Abenduak 3 ditu eta, ondorioz, Euskaren Nazioarteko Eguna ospatzeko eguna heldu zaigu.

bai&by-ren blogean Euskararen Nazioarteko Eguna zuokin guztiokin nola ospatu genezakeen pentsatzen aritu ginenean, geurean euskara ikasten ari diren ikasleek ospakizun honen ardatz bilakatu behar genituela garbi ikusi genuen. Horretarako, ikasleei, euskaraz ikasi dituzten hitz guzti horietatik zein duten gogokoen galdetu genien. Hitz guzti horiekin euskarazko hiztegi txiki hau osatu dugu, euskarazko itzultzailerik behar izan ez dezazuen, gaurko eguna ospatzeko asmoz.

Bada, hauexek dira bai&by-ko euskara ikasleek nabarmendu nahi izan dituzten euskarazko hitzak eta euskal hiztegia:

Euskarazko hiztegia

Besarkada

Euskal hiztegia - Besarkada

Euskaltzaindiaren hiztegia.

1 iz. Norbait beso artean hartzea. Besarkada luze batean estutu zuten elkar bi anaiek.

Aspaldiko

Euskal hiztegia - Aspaldiko

Euskaltzaindiaren hiztegia.

1 adj. Duela askoko. Aspaldiko kontuak.

2 adb. Aspaldian, aspalditik. Aspaldi bizi gara Kristoren legean.

3 interj. Aspaldian ikusi nahi zenari esaten zaion hitza. Kaixo, aspaldiko!

Ilargi

Euskal hiztegia - Ilargi

Euskaltzaindiaren hiztegia.

1 iz. Lurraren satelitea, Eguzkiak argitzen duena, gaueko argizagi nagusia; haren itxura, Lurretik ikusten den bezala; satelite horrek islatzen duen argia. (Astronomian I larriz idazten da). Horra mendiak ilargitan.

2 iz. Planeta baten satelitea. Ganimedes Jupiterren ilargietako bat da. Saturnoren ilargiak.

3 iz. Ipar. Hortza ilargi berriaren itxurakoa duen golde mota, ildo zabalak irekitzeko erabiltzen dena.

Ilargiaren faseak euskaraz

  • ilargi berri Lurraren eta Eguzkiaren artean dagoelako ikusezina gertatzen den ilargia; hurrengo egunetako ilargia, ilargi betea arte.
  • ilargi bete Aurpegia erabat argiturik agertzen duen ilargia.
  • ilargi erdi, ilargi-erdi Ilgoran eta ilbeheran ilargiak erakusten duen irudia, igitai-ahoaren antza duena.

Musutruk

Euskal hiztegia - Musutruk

Euskaltzaindiaren hiztegia.

1 adb. Doan, urririk. Duen entzutea ez da jendeak musu truk emana, merezi onez irabazia baizik.

Adiskide

Euskal hiztegia - Adiskide

Euskaltzaindiaren hiztegia.

1 iz. Norbaiti adiskidetasunez lotua dagoen pertsona. Adiskide ustekoak murgildu zuen putzuan.

2 iz. (Bokatibo gisa). Ikusi arte, adiskidea, beha iezaguzu zerutik!

3 iz. (Hedaduraz). Animalien adiskidea.

Berezi

Euskal hiztegia - Berezi

Euskaltzaindiaren hiztegia.

1 adj. Bati edo bakan batzuei soilik dagokiena; bere motakoen artean, besteak ez bezalakoa, berealdiko tasunak dituena. Dohain berezia zuela etorkizuna asmatzeko.

2 adj. Desberdina. Iritzi bereziak agertu izan dira liburu horretako esaeren jaioterriari dagokionez.

Amets

Euskal hiztegia - Amets

Euskaltzaindiaren hiztegia.

1 iz. Lotan, irudimenak sortzen dituen gertaerak edo irudiak. Amets txarrak izan ditu bart gauean.

2 iz. Itzarririk eratzen den irudipena, bereziki desira biziak eragina; gertagaitza izanik ere, gerta dadin nahi den gauza. Gaztetako ametsak.

Atsegin

Euskal hiztegia - Atsegin

Euskaltzaindiaren hiztegia.

1 iz. Gogokoa edo gustukoa denak eragiten duen sentipena; gogo-betetasunezko egoera, eta egoera hori sortzen duen gauza bera. Nor bere atseginaren bila dabil mundu honetan.

2 adj. Atsegin egiten duena, gogaitzen ez duena. Ez zen batere atsegina euripean bide haietatik ibiltzea.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain