Bekak barra-barra euskara edo ingelesa ikasteko

2018-04-17

Ikasi hizkuntzak

Ikasi euskara, ingelesa ikastea

Elkarbanatu:

Atseginez ematen ditugun albiste horietako batekin gatoz gaur. bai&by Fundazioak bekak eskaintzen ditu euskara edo ingelesa modu aktiboan ikasten duten guztientzat eta gurekin hizkuntzak ikasten urrun iritsi nahi dutenentzat.

Baldintza ekonomikoak hizkuntzak ikasteko orduan oztopo izan daitezkeela uste dugu eta bai&by Fundaziotik lagundu egin nahi dizugu hori berriro arazo izan ez dadin. Euskara edo ingelesa ikasteko erabaki irmoa hartu baduzu, gurekin ikas dezakezu, eta kezka bat gutxiagorekin.

Euskara edo ingelesa ikasteko beken eskakizunak

Lehen aditzera eman dizuegun bezala, beka bat daukagu ondoren deskribatuko ditugun bi baldintza sinple hauek betetzen dituzten guztientzat:

  1. Norbere buruarekin konpromisoa hartzea euskara edo ingelesa ikasteko gure sistema adimentsuko irakasle birtualarekin astean, gutxienez, 3 orduz batez beste. Denbora hori egokia iruditzen zaigu gure sistema adimentsua erabiliz hizkuntza bat asimilatzeko.
  2. Mintzapraktiketan gutxieneko asistentzia izatea. bai&by zentroetan egiten diren mintzapraktiketan % 70eko asistentzia izatea eta % 100ekoa telefono bidezko eskoletan.

Bi baldintza horiek betez gero, gure laguntzarekin helburu batzuk zehaztu eta betetzen dituen edozein ikaslek, bai&by Fundazioak eskaintzen duen 150 eta 1.200 € arteko beka lortzeko aukera izango du.

Halaber, esan beharra dago beka horiek guztiz bateragarriak direla beste beka batzuekin, esaterako, euskarako titulu ofizial bat lortzeagatik HABEk eskaintzen dituenekin edo hainbat udalek eskaintzen dituztenekin.

Blog honetako beste sarrera batzuetan aipatu dizuegun bezala, gure lan profesionala eta ahalegin pertsonala beste arlo batzuetara helburu argiekin hel daitezen nahi dugu bai&by Fundazioan.

Eremu urriko hizkuntzen bultzada eta sustapena nabarmendu nahi ditugu, bereziki euskararenak, eta baita irakaskuntza-arloko baliabideen sozializazioa ere, hezkuntza-eskubidea egia bihurtzeko helburuarekin, eta zehazki, ingeleseko prestakuntza eskura izatea teknologietarako sarbidea errazteko.

Euskara edo ingelesa ikasteko beka honen helburua horien ikasketa bultzatzea da, eta espero dugu hori egitera animatzeko balioko dizuela.

Informazioren bat edo argibideren bat behar baduzue, nahikoa duzue gure zentro batera hurbildu eta gure lankide bati galdetzea edo, nahiago baduzue, gurekin harremanetan jartzea web-orriko inprimaki honen bidez.

 

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain