bai&by Fundazioarekin, ikasi ingelesa euskaratik

2022-01-25

Ikasi ingelesa

bai&by Fundazioa, ikasteko metodologia berritzailea, ingelesa ikastea

Elkarbanatu:

Blog honetan sarri adierazi dugun bezala, hizkuntza berri bat ikasteko garrantzitsua da ikaslearen abiapuntu hizkuntza; izan ere, helduok gure ama-hizkuntza hartu ohi dugu erreferentzia bigarren hizkuntzak ikasteko: antzekotasunak, desberdintasunak, gakoak… Hori dela eta, euskaldunok ingelesa geure hizkuntzatik ikasi ahal izateko proiektua garatzea erabaki zuen bai&by Fundazioak. Honi esker, dagoeneko ikasle euskaldun asko ari dira ingelesa merkatuko sistema adimendun bakarraz lagunduta ikasten.

Zuetako askok dagoeneko badakizue bai&by metodoarekin ingelesa edo euskara modu errazenean eta berme osoz ikasteko aukera izan dezakezuela: gure bekak, luzapenak eta emaitzen bermea baliatuz. Euskal Herrian bizi dugun egoera diglosikoa dela eta, jakintzat ematen da askotan ingelesa ikastean gaztelaniatik egin behar dela, “hori horrela delako”. Baina, sarreran aurreratu dizugunez, euskara oinarri sendoa baduzu, bai&by-n ingelesa geure hizkuntzatik eskuratzeko aukera ematen dizu. Gogoratu DDK System dela ikasle bakoitzarentzat ikasketa-programa espezifiko bat diseinatzen duen metodo bakarra, zure ezagutzak, ikas-erritmoa, asimilatzeko gaitasuna, akatsak, oroimen-gaitasuna… aintzat hartuz eta zeure ezaugarrietara egokituz.

Azpimarratzekoa da ingelesa ikasteko euskara abiaputu hartzeak zuretzat erosoa den, ondo sentiarazten zaituen eta dagoeneko menderatzen duzun hizkuntza bat baliatzea ez ezik, beste abantaila bat ere badu: ingelesa ikasten duzun aldi berean, zeure euskara maila nabarmen indartuko duzu. Entzun al duzu inoiz atsotitz hau: “harri batekin bi kolpe egin”? Ba, ez zaigu une hoberik bururatzen berau deskribatzeko. 🙂

Eta gogoratu, horri guztiari beste hamaikatxo abantaila gehitzen zaizkiola bai&by-rekin ikastegatik: nahi duzunean eta nahi duzun lekuan ikastea, zuretzat beren-beregi diseinatutako irakas-estrategia, DDK System teknologia eskura izatea eta dena zure erritmoan egitea. Laburbilduz, zu zeu izatea zure ikasketa-prozesuaren erdigune.

Egokiena da esaten ari garena zuk zeuk egiaztatzea . bai&by sistema adimendunarekin behin betiko ikas dezakezu ingelesa, baina zure erritmoan. Ingelesa euskaratik ikasten saiatu nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu, gure webguneko formularioa erabiliz.

Animatu gurekin salto egitera? bai&by metodoarekin ez zara sekula bakarrik egongo.

 

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain