Noiz egin matrikula ingeles akademia batean?

2017-10-03

Ikasi hizkuntzak

ingeles akademia, ingelesa, ingelesa ikastea

Elkarbanatu:

Ba al dago hizkuntzei berriro ekiteko sasoi perfekturik? Ba al dakizu noiz komeni den matrikula egitea ingeles akademia batean? Eta une egokiena existitzen den? Zure zalantzak argituko ditugu. 

Ikasturte berria hasi da eta horrekin batera asmo onak izaten ditugu, horien artean hizkuntzak ikastekoa. Baina… zein da sasoirik onena? Ba al dakizu noiz den momentu ona ingeles akademia batean matrikula egiteko? Hemen eta orain argituko ditugu zalantza horiek.

Noiz da ingeles akademia batean matrikula egiteko une perfektua?

Ikasle berriek hasteko erabakia hartzen duten hiru une nagusi daude.

  1. Ikasturte hasiera. Oporretatik heldu berri, pilak kargatuta.
  2. Urte hasiera, asmo onez eta utziak ditugun proiektuak berriro hartzeko gogoz beteta egoten garen unea, hala nola ingelesa online ikastea.
  3. Uda hasiera. Orokorrean, sasoi horretan liburuak alde batera uzteko asmotan egoten gara, baina askok atzerrira joateko plana egiten dute, ingelesa ikastera.

Denok dakigu zer gertatzen den askotan kasu horietan. Momentuko gogoak eta asmo onak ingeles akademia batean izena ematera eramaten gaitu, baina ez dugu beti lortzen ikasturte amaierara heltzea.

Horrek argi uzten digu ez dagoela ingelesa ikasten hasteko une perfekturik. Seguru aski, bakoitzak bilatuko du bere une perfektua, edo denbora kontua baino, metodo egokia aurkitzea izango da kontua.

Matrikula nahi duzunean egiteko aukera ematen dizun metodoa

Bai, bai&byren metodoa ezagutzen baduzu, jakingo dugu hizkuntzak ikasteko metodo adimentsuaz ari garela. Ezaugarri horiek dituen metodologia bakarra da merkatuan, hizkuntzak ikasteko berme osoa ematen baitu.

Denbora eta espazioaren muga guztiak hausten ditu, eta argi erakusten du ez dagoela ingeles akademia batean izena emateko une perfekturik.

Bai&by metodoarekin edozein unetan has gaitezke, ez baitaukagu egutegi finko bat (ez bada hizkuntza azterketa ofizial batera aurkeztu nahi dugula; kasu horretan kontuan izan beharko duzu izena ematean).

Ez duzu aurrez aurreko eskoletara joan beharrik, hori baita askok ikastaroak bertan behera uzteko arrazoietako bat. Zuk nahi duzunean eta nahi duzun tokian ikas dezakezu.

Eta azkenik, emaitzen bermea erabatekoa da, izan ere, kontratatzen duzun mailara arte helduko zara eta berdin da zenbat denbora behar duzun egiteko. Bakoitzak bere erritmoa dauka eta ikastaroa amaitu arte sistema erabiltzen jarrai dezakezu, nahi duzun moduan eta nahi duzun unean.

Beraz, honen moduko sistema batekin, ez dago hizkuntza akademia batean izena emateko une perfekturik. Ikasteko gogoa duten pertsonak daude, eta bai&by-ren metodoari esker, horretarako askatasun osoa dute.

Ingelesa zuhurki eta behin betiko ikasteko aholkuak

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain