Ingelesa ikastea bai&by-n: ba al dakizu nola funtzionatzen duten gure ingelera-mailek?

2018 May 29, Tuesday

Euskara ikasi, Ikasi hizkuntzak

, ,

Elkarbanatu:

Zuetako askok, bai&by zentroetara ingelesa ikasteko asmoz etortzen zaretenean, gure sistema adimendunaren mailen baliokidetasuna jakin nahi izaten duzue. Horregatik, blogean partekatzeko gai interesgarria dela iruditu zaigu.

Ondo dakizuenez, ingelesa ikasteko asmoz gure zentroetara etortzen zaretenean, gure sistema adimendunaren funtzionamenduaren berri ematen dizuegu, modu pertsonalizatuan, eta, era berean, bai&by-ko mailen antolaketa azaltzen dizuegu. Gainera, zuen ikaskuntza-prozesua hobetzeko aholkuak ematen dizkizuegu eta ingelera-maila zehazteko gure proba egokigarria egitea proposatu.

Blogean lehenago ere azaldu dugunez, maila zehazteko proba urrats oso garrantzitsua da; izan ere, gaur egun duzuen ingelera-maila eta sendotu beharreko alderdiak zehatz-mehatz diagnostikatzeko aukera ematen du.

Maila-proba bukatzean izaten duzue lehen harremana bai&by-n erabiltzen ditugun mailekin, eta, halaber, lehenengoz ikusten duzue zeuen burua grafikoan 😉

Baliokidetza mailak bai&by

Badakizue bai&by-ren maila-proba gure webaren bidez egin dezakezuela, ez duzuela zentrora etorri beharrik. Kasu horretan, garrantzitsua da Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) arabera bai&by-ren mailen baliokideak zeintzuk diren jakitea.

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratua

Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratua estandar europarra da, eta hizkuntza jakin batean dugun ulermen-maila neurtzeko erabiltzen da. #HizkuntzakIkastea

Hizkuntzetarako Europako Marko Esparru Bateratua: ikaskuntza, irakaskuntza, ebaluazioa (CEFR ingelesez). Wikipediak dioenez, atzerriko hizkuntza batean ikasleak ahoz eta idatziz duen ulermen- eta adierazmen-maila neurtzeko balio duen estandar europarra da.

Hizkuntza baten gaineko ezagutza baloratzeko hiru maila finkatzen ditu:

A: oinarrizko erabiltzailea
B: erabiltzaile independentea
C: erabiltzaile gaitua

Maila horietako bakoitzak bi azpimaila ditu, taulan ikusten denez:

Maila Azalpena
A1
(Breakthrough)
Egunerokoak eta oso erabiliak diren esapideak ulertu eta erabiltzeko gai da; berehalako beharrei erantzutea xede duten esaldi errazak ere ulertu eta erabiltzeko gai da.
A2
(Waystage)
Berarentzat garrantzitsuak diren esperientzia-alorrekin lotura duten eta sarri erabiltzen diren esaldi eta esapideak ulertzeko gai da (oinarrizko informazioa norberari eta familiari buruz, erosketak, leku interesgarriak, lanbideak, etab.).
B1
(Threshold)
Hizkuntza estandarra darabilten testu argien alderdi nagusiak ulertzen ditu, gaia ezaguna badu, laneko, ikasketetako edo aisialdiko egoeretan.
B2
(Vantage)
Gai zehatzei edo abstraktuei buruzko testu konplexuetan ideia nagusiak ulertzen ditu, baita testu teknikoak badira ere, betiere bere espezializazio eremukoak badira.
C1
(Effective
Operational Proficiency)
Nolabaiteko zailtasuna duten testu luzeak eta askotarikoak ulertzeko gai da, eta esanahi inplizituez ere jabetzen da.
C2
(Mastery)
Entzuten edo irakurtzen duen ia guztia erraz ulertzeko gai da.

Dena den, bai&by-n 30 maila finkatu ditugu, erabiltzaile bakoitzaren ezagutzetara zehatzago egokitze aldera; izan ere, B2 mailaren barruan ezagutza apala duen ikasle bati eta ia-ia C1era iristen denari ezin diegu emaitza bera eskatu.

bai&by-n 30 maila ditugu, eta horien bidez Hizkuntzetarako Europako Marko Esparru Bateratuaren C1 azpimultzora iritsi ahal izango zara (EGA). Gure maila guztiak bat datoz Erreferentzia Markoaren eskakizunekin.

bai&by-ren ingelera mailen baliokideak EEMB, HABE eta Hizkuntza-profiletan

Ingelesaren kasuan, gainera, garrantzitsua da TRINITY Graded Examinations in Spoken English (GESE) eta CAMBRIDGE EXAMINATIONS azterketetarako mailekin alderatzea:

Baliokidetzak bai&by ingelera

Orain badakizu zeintzuk diren bai&by-ren mailen baliokideak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuan; beraz, maila zehazteko bai&by-ren proba egokigarria egin dezakezu doan gure web-orrian eta zure ingelera-maila zein den jakingo duzu.

Cambridgeko eta Trinityko azterketetarako zentro prestatzaileak garenez, titulu horien ziurtagiriak bai&by-rekin eskura ditzakezu.

Eta kontatu dizugunak jakin-mina piztu badizu eta gure sistema adimenduna ezagutu nahi baduzu, eman izena erabat doakoa den 7 eguneko ikastaroa egiteko, inolako konpromisorik gabe.

Bigarren hizkuntza bat ikasten hainbeste ordu ematen ditugunez, ez al zaizu iruditzen merezi duela zerbait berria probatzea? Merkatuko sistema adimendun bakarra, adibidez? 😉

Itzuli blogera

Elkarbanatu:

Ingelesa ikastea bai&by-n: ba al dakizu nola funtzionatzen duten gure ingelera-mailek?
5 (100%) 2 votos

Izena eman newsletter-etan

Jaso edukiak zure e-postan

Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, jakinarazten dizugu zure datuak Behin Betiko SLren BEZERO POTENTZIALEN fitxategian sartuko direla. Haren arduraduna Behin Betiko SL da, eta egoitza soziala Bilboko Urkixo Zumarkaleko 22. zenbakiko behean du. Fitxa honetan bildutako datu pertsonalek estatistika- eta merkataritza-helburua dute, merkataritza-harremana bideratzeko asmoz. Bezeroek datuak eskuratu, zuzendu, ezereztu eta aurre egiteko eskubideak erabil ditzakete, legeak agindutakoarekin bat. Horretarako, idatzizko eskaera sinatua igorri beharko dute, NANaren fotokopiarekin batera, aurretiaz zehaztutako helbidera edota bilbao@baiby.com helbide elektronikora. Era berean, jakinarazten dizugu datuak taldeko gainerako enpresei lagatzeko aukera dagoela.

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak barra-barra!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain