Bi jolas berri zure euskara hiztegia aberasteko

2022-02-08

Ikasi euskara

berbaxerka, euskara aholkuak, euskara hiztegia, euskara ikastea, wordle

Elkarbanatu:

Azken aste hauetan Internetera konektatu bazara, konturatuko zinen bi joko berri bolo-bolo dabiltzala Interneteko euskal komunitatean. Eta ezinbestekoak bihurtu direla pertsona askoren egunerokotasunean. Izan ere, erabat ziur gaude sare sozial batean baino gehiagotan lagun dezente ikusi duzula joko horietan ateratzen dituzten emaitzak gainontzekoekin partekatzen. Eta noski, Wordle eta Berbaxerka dira bi joko hauek.

Nahiz eta joko bien dinamika oso desberdina izan, biak dira oso interesgarriak euskara ikasten ari zaretenontzat. Baita ikaskuntza-prozesua amaitu baduzue ere. Azken finean, nork ez du nahi bere hiztegia aberastu?

Gaurko blog bidalketa honetan, joko berri hauetara nola jokatzen den azalduko dizuegu.

Nola jokatu Berbaxerka partida bat?

Berbaxerkak abaraska formako borobil bat erakusten digu. Borobil horren erdian, kolore gorriz nabarmendutako letra bat dago, beste guztiak ez bezalakoa. Jokoaren helburua eman dizkiguten letrekin ahalik eta hitz gehien osatzea da. Baina itxaron, arau bat oso garrantzitsua baita! Letra gorria nahitaez erabili behar duzu osatzen dituzun hitz horietan guztietan.

Adibide batekin askoz hobeto ulertzen da:

Bi jolas berri zure euskara hiztegia aberasteko

Ikusten duzunez, derrigorrezko letra (r) gutxienez behin duten bost hitz osatu ditugu: erotu, erro, errotu, ortu eta urte. Beraz, eraiki daitezkeen 82 hitzetatik 5 asmatu ditugu.

Guztiak asmatzeko gai izango al zara?

Nola jokatu Wordle partida bat?

Puzzle hau, guretzat behintzat, zoragarria da. 5 letra eta 6 saiakerako karratu bat erakusten digu. Sei saiakera horietan eguneko hitza zein den asmatzeko gai izan beharko dugu. Egiten dugun saiakera bakoitzeko, jokoak hiru aukera hauetako bat bueltatuko digu:

  1. Berdez: letra asmatu duzu eta leku egokian kokatu duzu.
  2. Horiz: letra asmatu duzu baina ez duzu leku egokian kokatu.
  3. Grisez: letra hori ez dago asmatu behar duzun hitzean.

Berriro ere, adibide batekin hobeto ulertuko da:

Bi jolas berri zure euskara hiztegia aberasteko

Ikusten duzunez, Wordle partida bat Berbaxerka partida bat baino azkarragoa da, baina uste dugu bi jokoek aipamen berezi hau merezi dutela. Proba itzazu, ziur, milaka pertsona bezala, pantailan itsatsita geratuko zarela.

Non jokatu Wordle eta Berbaxerka?

Garrantzitsuena ahaztu zaigula uste al zenuen? Ez, ba! Bi joko hauetan jokatzeko loturak honako hauek dira: Berbaxerka eta Wordle.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain