Gaixotzen banaiz, ez dut eskolarik galdu nahi…!

2018 May 15, Tuesday

Ikasi hizkuntzak

Elkarbanatu:

Agian ez duzu inoiz horretan pentsatu baina, ba al dakizu ingeleseko eta euskarako zenbait akademiatan ez daukazula zertan eskolarik galdu sortzen zaizkizun ustekabekoengatik? Izan ere, batzuetan, sortzen zaizkigun ustekabe edo konpromisoek aldez aurretik ezarritako egutegia nahasten digute. Baina bai&by-n egin ohi dugun bezala, oraingoan ere soluzio bat eman nahi dizugu edo, hobeto esanda, SOLUZIOA eman nahi dizugu.

Postaren sarreratxoan esan dizugun bezala, batzuetan arazoak izaten dira ingeleseko edo euskarako eskoletara joateko. Adibidez, ohi baino lan gehiago izan dezakegu, edo ezusteko bidaia bat, halabeharrezko konpromiso bat familiarekin, oporraldi bat edo desgaraiko gripe bat. Hizkuntza-eskola tradizional batean matrikulatu izan bazina, “arazo bat izango zenuke”: ezingo zinateke eskolara joan eta ikasketa-orduak galduko zenituzke. Horrek guztiak ondorioak izango lituzke: atzera geratu, eskolen haria galdu eta itzultzean gogor saiatu behar…

Baina ingelesa edo euskara bai&by-rekin ikasten duzunean, beste behin ere, arazo bat gutxiago izango duzu. Izan ere, bai&by-n luzapenak eskaintzen ditugu ikastaroa gelditzeko. Gripe soil batek ez dizkizu hamabost ikasketa-egun galaraziko!

Zuk nahi duzun arrazoiagatik eska ditzakezun luzapen horiez gain, bai&by-k luzapenak eskaintzen dizkizu hizkuntzak ikasteko denbora gutxiago izango duzula uste dugun aldietan. Hain zuzen ere, Aste Santuan, udako oporretan eta Gabonetan. Aldi horietan ezin zarela etorri esan nahi al du horrek? Ezta gutxiagorik ere! Nahi baduzu, sistema erabiltzen jarrai dezakezu (hain zuzen ere, jarraitzea gomendatzen dugu beti, jarraitzen baduzu batez bestekoa igoko baituzu), baina ikasi ezin baduzu, ez du eraginik izango zure errendimenduan (ez dizu batez bestekoa jaitsiko), eta oporren ondoren ingeleseko edo euskarako ikastarora itzultzen zarenean, sasoi betean egongo zara.

Gainera, behar duzun bakoitzean ikastaroa gelditzeko aukera ere baduzu. Aldi batez irakasle birtualarekin ikasteko aukerarik ez duzula izango aurreikusten baduzu, guri esan besterik ez daukazu eta ikastaroa geldituko dugu, ikasi gabeko aldi horrek zure batez bestekoan eraginik izan ez dezan.

Lagundu egin nahi dizugu eta, horregatik, bai&by-k abantaila esklusiboak eskaintzen dizkizu: merkatuko sistema aditu bakarra, bermea, bekak eta luzapenak, gaixotzeak edo laneko proiektu bat bukatzeak zure batez bestekoari eragin ez diezaion.

Eta hori guztia, bai&by-n hizkuntza-ikastaroa zuri egokitzen zaizulako, eta ez zu ikastaroari 😉

Animatzen al zara probatzera?

guía para mejorar el inglés
guía para mejorar el inglés

Volver al blog

Elkarbanatu:

Gaixotzen banaiz, ez dut eskolarik galdu nahi…!
5 (100%) 3 votos

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak per tutti!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain