Nondik dator euskararen eguna ospatzeko ohitura?

2018 December 3, Monday

Albisteak

, ,

Elkarbanatu:

Abenduak 3 ditu eta berarekin batera Euskararen eguna heldu zaigu. Euskararen Nazioarteko Eguna, 1949. urtetik ospatzen dugun jaia da. Izan ere, urte hartan ezarri zuen Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3a euskararen nazioarteko egun gisara. Baina ez zen 1995. urtera arte instituzionalizatu, Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak burututako lankidetza baten ondorioz.

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzeko ohitura nondik datorren azaltzeko, iraganean atzera egin behar dugu 1552ko abenduaren 3ra arte. Data horretan hil baitzen Frantzisko Xabierkoa, 46 urte zituela. Kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.

Orainera bueltatuz, Euskaraldia gaur bertan amaituko da. Hamaika egun hauetan burutu dugun ariketa kolektibo honen emaitzen berri laster jakingo dugu, Euskaraldia ofizialki bukatzean. Baina, datuak datu, garrantzitsuena da egin duzun ariketak zeure hizkuntza ohiturak aldatzeko balio izana da! Seguru Euskaraldia hasi orduko gaztelaniaz berba egiten zenuen pertsona batzuekin euskaraz arituko zarela hemendik aurrera. Eta jakin badakigu horrek zelako meritua suposatzen duen. Zorionak!

Euskaraldia bai&by Bilbo

Gaurkoan, berriz ere, hausnarketa bat elkarbanatu nahi dugu zurekin, eta honen inguruan pentsatzera gonbidatzen zaitugu. Euskarak 365 egun ditu. Hortaz, bihar, Euskaraldia bukatzen denean, ariketarekin aurrera egitera gonbidatzen zaitugu: izan dadila euskara zure lehen aukera, zeure lehen hitza.

Euskararen eguna ospatzeko bi proposamen

Hasieran aipatu dugun moduan, ospakizun eguna dugu gaurkoa. Hortaz, euskararen eguna ospatzeko bi proposamen ditugu zuretzat:

Proposamen musikazalea

Gabi de la Maza Youtuberrak bere kanalean argitaratzen dituen karaokeak abestea. Ikastetxean, familian edo lagun artean abesteko euskarazko ehunka kanta aurkituko dituzu bertan. Ireki gustukoen duzuna, eman play botoiari eta hasi abesten. Hona hemen geure gustuko bi, Huntza taldearen Aldapan gora edo Gatiburen Bang bang txik, txiki bang bang.

Proposamen zinemazalea

Zer deritzozu zeure film gogokoena euskaraz ikusteari? Maila altuko ikaslea bazara, ahotsa zuzenean euskaraz jartzera gonbidatzen zaitugu. Erabat ez ulertzearen beldur izatekotan, seguru gaude zeure pelikula gogoenetako bat aurkituko duzula azpitituluak.com webgunean. Libre jaitsi ahal dituzu, ez dago copyright arazorik, eta gainera doakoak dira.

Eta gogoratu, Euskaraldian zehar zeure euskara maila hobetzeko premia sentitu baduzu, hemen gaituzula, laguntzeko prest. Gainera, deskontuarekin!

Euskararen eguneko promozioa

banner learn basquebanner learn basque

Itzuli blogera

Elkarbanatu:

Nondik dator euskararen eguna ospatzeko ohitura?
5 (100%) 1 voto

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak per tutti!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain