2023-01-17
Ikasi euskara
Elkarbanatu:
Urtarrilaren erdialdean gaudela aprobetxatuko dugu euskarazko hiztegia ikasteko teknikak gureganatzeko. Izan ere, jakina da urtarrila energiaz eta aparteko motibazioz beteta hasi genuela, urte berriari begira erronka berriei aurre egiteko asmoz. Hala ere, asmo on horiek, batzuetan, hondartzako baloi baten abiaduran husten dira. Ingelesa edo euskara bai&by-n ikasten duten pertsona guztiek dakiten bezala, gure nahirik handienetako bat zuen ikaskuntza-prozesuan lagungarri izango zaizuen motibazio gehigarria eskaintzea da.
Gaurko honetan, hiztegiari erreparatuko diogu. Hiztegia ikasteko teknikak eskuratzeari, hain zuzen ere.
Zentzu horretan esan behar dugun lehenengo gauza da errepikapena oso garrantzitsua dela hizkuntza bat eskuratzeko momentuan. Garrantzitsua da hitzak erabiltzen diren testuinguruen barruan kokatzea, egoeran jarri eta unea iristen denean berreskuratu ahal izateko aukera izango duzulako. bai&by sistema adimendunak oso ondo daki hori; hori dela eta, zure egunerokoan behin baino gehiagotan aurkituko dituzun benetako egoerekin lan egiten dugu.
Hori esanda, egia da hiztegia lortzea eta ikastea ere garrantzitsua dela, horregatik askotan hainbat gairen inguruko euskarazko hiztegia ekarri dizuegu. Bloga jarraitu edo gure newsletterrera harpidetuta zaudetenok ondo dakizue hori.
Baina… nola ikasi hiztegia? Bada, hona hemen lau gomendio:
Aholku horiek lagungarriak izango zaizkizu zure egunerokoan txertatzen badituzu. Eta gogoratu euskara ikasteko modurik onena gure irakasle birtuala ezagutzea eta bai&by metodoak nola funtzionatzen duen ulertzea dela. Badakizu zure esanetara gaituzula nahi duzun edozertarako.
Blogera itzuliElkarbanatu: