Ingelesa online ikasteko akademia aukeratzeko gomendioak

2017-01-10

Ikasi ingelesa

ikasteko metodologia berritzailea, ingelesa ikastea, ingelesa ikasteko aholkuak

Elkarbanatu:

Ingelesa online ikasteko akademia bat aukeratzea akademia konbentzional bat aukeratzea baino zailagoa da. Zu bizi zaren hirian dauden bi akademiaren artean zalantzan bazaude, ez dago arazorik, zoaz bietara eta informatu. Baina… Zeri erreparatu behar diozu e-learning bat kontratatzeko orduan?

Jende askok ez du ingelesa online dagoen akademia baten bitartez ikasi nahi, iruzurra izan daitekeela eta ezer ikasiko ez dutela uste dutelako. Baina, egia esan, gero eta jende gehiagok aukeratzen du e-learning delakoa eta badaude emaitza ona ematen duten online ikasketa-metodoak.

Jarraian ikusiko dugu zein aspekturi erreparatu behar diozun ingelesa online ikasteko akademia bat kontratatzea erabakitzen duzunean. Goazen ba!

Ingelesa online ikasteko akademia aukeratzeko 4 gomendio

Metodoa

Metodoari erreparatu behar diozu, lehenbizi. Metodoaren arabera ikasiko duzu, edo ez. Eskuz erabiltzeko tresna bat, aplikazio mugikor bat edo bideo bilduma bat eta burmuinak ikasteko duen moduan oinarritzen den sistema adimentsu bat ez dira gauza bera; Ezta?

Hori dela eta, metodoaren inguruko informazioa eskatu eta zertan datzan eta zein berme eskaintzen dituen galdetu beharko duzu. Hori egin ondoren, zuk ikusi gustatzen zaizun eta konbentzitzen zaituen.

Material didaktikoa

Ingelesa online ikasteko akademia aukeratu aurretik jakin beharreko beste gauza bat zera da: zenbat ariketa eta modalitate dituen. Material osagarria eskaintzen edo iradokitzen badu, libururen bat, esaterako, askoz hobe.

Klik batzuekin ingelesa ikasiko duzula zin egiten dizuten online akademiak ez dira guztiz fidagarriak. Pixka bat ikastea beharrezkoa izaten da beti. Horrelakoetan, libururen bat izan daiteke laguntzarako materialik onena; gramatika-liburu bat edo irakurtzeko bat, adibidez.

Era berean, ariketa batzuk diren edo hizkuntza bere osotasunean lantzen duen plataforma oso-osoa den jakin beharra dago, eta mintzaera eta ahoskera lantzeko ariketak ere badituen. Aurrekoaz gain, praktikatzeko telefono-deiak edo Skype bidezko eskolak eskaintzen dizkizun online akademia bat lortzen baduzu… alajaina! Horixe bai aukera bikaina.

Ikasleari laguntza eta aholkuak eskaintzea

E-learningaren desabantaila handienetako bat da kasu gehienetan ez dutela izaten zuri laguntzeko, aholkuak emateko edo zalantzak argitzeko norbait.

Zentzu horretan, ingelesa online ikasteko akademia aukeratzeko orduan irakasle birtualik, toki fisikorik eta abar duen jakitea komeni da. Online prestakuntza oso ondo dago, baina horrez gain zuri laguntzeko profesionalen talde bat badu, segurtasun handiagoa emango dizu.

“Autodidakta” izatea oso ondo dago, baina noizbehinka beste aldean lagun zaitzakeen norbait dagoela jakitea ere lagungarria da.

Baldintzak (prezioa eta epeak, esaterako)

Azkenik, ingelesa online ikasteko akademia bat aukeratu aurretik, aspektu administratiboago edo teknikoago batzuk kontuan hartzea komeni da.

Aspektu horietako batzuk lirateke prezioa, probaldirik eskaintzen duten edo epemugarik duten, sistema erabilerraza den, etab.

Horrelako xehetasunek azken erabakia hartzen lagunduko dizute. Eta bestela, badakizu: atera papera eta boligrafoa eta egin abantailen eta desabantailen zerrenda bat.

Guk ezagutzen dugu ingelesa online ikasteko akademia bat, zuk nahi dituzun baldintza horiek guztiak betetzen dituena. Bai&by deitzen da eta gainera, euskara ikasteko beste modalitate bat ere badute. Animatzen bazara, hemen gaituzu.

guía para mejorar el inglés
guía para mejorar el inglés

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain