Galdu zaitez naturan, baina aurkitu zeure burua basoan

2021-05-18

Ikasi euskara, Ikasi ingelesa

euskara ikasteko aholkuak, hiztegia, ingelesa ikasteko aholkuak

Elkarbanatu:

Eguraldi ona iritsi denez, une egokia da euskara edo ingelesa praktikan jartzeko. Ez, ez gara erotu (oraingoz behintzat), aukera aprobetxatu nahi dugu inguruko basoetan aurki dezakegun landareen hiztegia errepasatzeko. Basoak, egia esan, irakasle betierekoak dira, urte osoan zehar haiengandik zerbait ikasteko aukera eskaintzen digute. Hazi egiten dira, loratu, eboluzionatu, hil… baina zuk oraindik ez duzu galdera erantzuten asmatu, nola goza dezaket basoaz? Utziguzu ugariak diren erantzunetako bat ematen.

Basoaz gozatzeko modu asko daude, baina ohikoena paseatzea da. Bada, aprobetxa dezagun ibilaldi hori plus bat gehitzeko: inguruan daukaguna identifikatzen ikastea.

Benetako esploratzaile bat bezala sentituko zara.

Identifikatu eta ezagutu inguruetako basoetan aurkituko dituzun landareak

Sei habitat motatan zentratuko gara eta horietako bakoitzaren bi adibide nabarmenenak ekarriko dizkizugu. Ikusten duzunez, erraz hasiko da ibilaldi hau, baina, azkenean, hiztegi labur honetan sakontzen lagunduko dizun gomendio bat ere aurkituko duzu.

Prest dituzu lupa, papera eta arkatza?

Harizti, oak grove (robledal)

Gure inguruko habitat ohikoenetako bat da, eta fauna eta flora ugari aurki ditzakezu bertan.

Euskaraz Ingelesez Latinez
Haritz kanduduna Common oak Quercus robur
Astigarra Maple Acer campestre

Pagadi, Beechwood (hayedo)

Pagadia gure inguruan aurkitzen erraza den beste baso bat da eta naturarentzat garrantzitsua den landareak aurkituko dituzu, adibide gisa proposatzen dizugun hauek bezalakoak.

Euskaraz Ingelesez Latinez
Pagoa Beech Fagus sylvatica
Gorostia Holly Ilex aquifolium

Artadi, Holm oak wood (encinar)

Habitat hau benetan berezia da, eta ez ditu kilometro karratu asko gure inuguran. Baina nork daki, agian ondo-ondoan artadi bat duen horietakoa zara.

Euskaraz Ingelesez Latinez
Artea Holm oak Quercus ilex subsp. ilex
Iparraldeko elorri zuria Common hawthorn Crataegus monogyna

Amezti, Pyrenean oak wood (melojal)

Habitat honentzako klimarik egokiena hegoaldean dago, gure kasuan, Araban. Aprobetxa ezazu hain espezie “exotiko” horien bila hasteko, arabarra izatearen abantailak.

Euskaraz Ingelesez Latinez
Ametza Pyrenean oak Quercus pyrenaica
Ainar arrunta Heather Calluna vulgaris

Haltzadi, Alder grove (alisar)

Euskal basoetan barrena egiten ari garen ibililalditxo hau bukatzen joateko, ibaietako bazterretan aurkituko duzu habitat hau. Guztiok gozatzeko moduko adibide bi.

Euskaraz Ingelesez Latinez
Haltza Alder Alnus glutinosa
Hurritza Hazel Corylus avellana

Eta esaguzu, ezagutzen al zenuen guzti hauetakoren bat? Erantzuna baiezkoa edo ezezkoa izan, Aranzadiren “Gure basoak” liburuari begiratu bat eman beharko zenioke. Espezie hauek guztiak eta beste horrenbeste biltzen baititu. Baliatu eguraldi ona paseatzeko eta hiztegia praktikatzeko, eta ikasi eskura dugunetik, naturatik, alegia.

Eta gogoratu euskara edo ingelesa ikasteari ekin nahi badiozu, tentazioarekin bat egin eta informazio gehiago eskatu inolako konpromisorik gabe.

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain