Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko.
Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzean hura ezagutzea edo gure ekipoari laguntzea ulertzen zein diren webeko atal interesgarri eta erabilgarrienak.
Beharrezko Cookieek beharrezkoak diren oinarrizko funtzioak aktibatzen dituzte, hala nola nabigazioa eta web orriaren eremu seguruetarako sarbidea. Web-orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie horiek gabe.
Marketineko cookieak web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzat garrantzitsuak eta erakargarriak diren iragarkiak erakustea da asmoa.
2019-03-08
Albisteak
Elkarbanatu:
Martxoak zortzi ditu gaur, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna dugu ospakizun eta aldarri. Gaurko emakume eta gizonezko guztion berdintasuna aldarrikatzeaz gain, bizitza erdigunera ekarriko duen enpresa eredu parekide baten alde egin nahi dugu berriz ere.
Historiari erreparatzen badiogu, 1908ko martxoaren 8an New York hiriko Cotton lantegian pizturiko sute baten ondorioz 120 emakume langile erreta hil ziren. Soldata baxua eta lan baldintza kaxkarrengandik protestan ziren bitartean, kanpotik, molotov koktelak jaurti ostean. 1909ko otsailaren 28an ospatu zen lehen aldiz, New Yorken bertan, Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Sozialistak antolatutako “Emakumeen Egun Nazionala”. 1975. urtean Nazio Batuen Erakundeak nazioarteko eguna izendatu orduko ere, martxoaren 8ak bazuen dimentsio aldarrikatzaile bat munduan zehar.
Gaurko eguna ospatzeko bai&by-ko lankide batzuk bideo txiki bat egin nahi izan dugu. Bideoan Emakumearen Nazioarteko Egunarekin zerikusia duten 12 hitz aurkituko dituzue, euskaraz.
Bukatzeko, bai&by-ko lankide guztien izenean hausnarketa hau helarazi nahi dizuegu egun seinalatu honetan: emakume eta gizonezkoen arteko arrakalaren zapalkuntzarekin bukatu behar dugu lehenbailehen, emakumeen zapalketak guztiok ukitzen gaituelako eta guztion ardura da, gizon zein emakume izan, berdintasuna lortzeko borrokatzea.
Izan zoriontsu gizarte zoriontsu batean.
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk