Euskara ikasketa prozesuan lagungarri izango dituzun Android aplikazioak (2021era egokitua)

2021-11-02

Ikasi euskara

android, aplikazio mugikor, app-ak, euskara, euskara ikastea

Elkarbanatu:

Duela zenbait urte, bost urte hain zuzen ere, euskara ikasteko prozesua indartzeko Android aplikazioen bilduma ekarri genizun blog honetara. Artikulu hura irakurri zenutenok orduan aipatutako zenbait aplikazio aurkituko dituzue zerrenda honetan ere, baina ondo merezita daukate berriz agertzea, interfaze berria izateaz gain, erabilgarriagoak ere badira eta. Beste batzuk, zoritxarrez, zerrendatik erori dira, zaharkituta geratu direlako edo gure ustez beraien eginkizuna hobeto betetzen duten beste batzuekin ordezkatu ditugulako.

Goazen zuzenean zerrenda berria biltzera, seguru baikaude aplikazio guzti-guztiak erabilgarriak izango direla euskara ikasten ari zaretenontzat.

Euskara-gaztelania hiztegia zure Android-ean

Zerrenda honetan aurkeztu behar dizugun lehen aplikazioa “Elhuyarren hiztegia” da, zalantzarik gabe. Ziur gaude ez dagoela euskara ikasten ari den ikasle bat bera ere telefono mugikorrean aplikazioa instalatu ez duena. Oso ezaguna izateagatik ez du esan nahi existitzen dela gogoratu behar ez dugunik 😉

Izan ere, duela aste gutxi aplikazioa eguneratu zuten eta orain interfaze askoz modernoagoa eta erabilgarriagoa dauka. Zalantza barik, ezinbesteko bat. Aipatu behar da euskara-gaztelania funtzioaz gain, ingelesez eta frantsesez ere erabili dezakezula.

Labayru hiztegiak offline” Android aplikazioak ere merezi du aipamena, eta uste dugu garrantzitsua dela zuen telefono mugikorrean bi hiztegi hauek instalatzea.

Euskara-gaztelania itzultzailea zure androidean

Zerrenda eguneratu ez dugun urte hauetan, euskara-gaztelania itzultzaileek 360 graduko bira eman dute, eta perfektuak izan ez arren, askoz itzulpen hobeak egitera heldu dira. Une jakin batzuetan oso erabilgarri izango dituzuenez, bi aipatuko dizkizuegu. Elhuyarrek, adibidez, badu Androiderako itzultzailea: “Elia” izena du. Eta “Itzuli” itzultzaile neuronalak aipamen berezia merezi du. Ezinbestean, biak gomendatu behar dizkizuegu. Azpimarratzekoa da euskara-gaztelania funtzioaz gain, ingelesa eta frantsesa ere itzul ditzakezula.

Zure Android telefonoan euskara praktikatzeko jokoak

Joko askorekin mintzatu gaitezke euskaraz. Adibidez, “Egunean behin” jokoa ikaragarri gustatzen zaigu; horregatik, berriro ekarri dizugu zerrenda honetara. Gogoan izan bai&by talde bat ere badaukagula gure artean lehiatzeko.

Jokoekin jarraituz, badira beste bi Android aplikazio zerrenda honetan sartu behar ditugunak:

Auskalo” jokoak planteatzen dizkigun galderei erantzunez, ikasitako euskara praktikan jarri dezakegu. Maila guztietarako da, beraz, gaur bertan proba dezazun gomendatzen dizugu. Eta azkenik, “Apalabrados” edo “Word Crack” jokoek ere euskarazko hitz gurutzatuetan jolasteko aukera eskainiko dizutela gogorarazten dizugu.

Gaurko blog bidalketa honetan, euskara ikasten dabilen edozein ikaslerentzako aplikazio benetan erabilgarriak ekarri dizkizugu, eta bai&by irakasle birtualarekin ikasitakoa indartzen lagunduko dizute. Baina gogoratu lorez lore ibiltzea ez dela hizkuntza bat ikasteko modurik onena eta zure neurrira egindako estrategia pertsonalizatua behar duzula. Ondo dakizunez, bai&by-n euskara irakasten adituak gara 😉

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain