Ingelesa praktikatzeko (eta oporrak gozatzeko) sei hiriburu onenak

2019-05-27

Ikasi euskara

euskara

Elkarbanatu:

Zuetako askok, are gehiago udako oporrak hurbiltzen direnean, ingelesa praktikatzeko lekurik onenak zeintzuk diren galdetzen diguzue. Era berean, oporrak prestatzen ibiliko zaretela jakin badakigunez, gaurkoan blog bidalketa interesgarri bezain fresko batekin gatoz. Urte guztian zehar ikasi duzun ingelesa praktikan jartzeko sei hiribururik onenak.

Ikasturtean zehar ikasitako guztia praktikan jartzea oso garrantzitsua da. Horretarako, oporrak ate joka ditugun garai honetan, familian, lagunartean edo bikotekidearekin gozatzeaz batera, ingelesa praktikan jartzeko oporrak prestatzeko ideia batzuekin gatozkizu. Azken finean, badago pedagogiko bezain entretenigarria izan daitekeen plan bat baino hoberik? Zuk zeuk egiaztatu 😉

Ingelesa praktikatzeko (eta oporrak gozatzeko) sei hiriburu onenak

Cambridge

Aditu askoren ustez Erresuma Batuko azenturik onena hementxe aurkitzen da, Cambridgen. Cambridgen aurkituko duzun giro unibertsitario eta kulturalak, ingelesa praktikan jartzeko aukeratu dezakezun hiririk interesgarrienetakoa bilakatzen du.

Dublin

Ez bakarrik hiriburua, baita Irlanda osoa ere. Irlandak merezitako lagunkoi fama du. Izan ere, mota guztietako planak egiteko aukera eskaintzen duen lurraldea dugu Irlanda: hiria, mendia, hondartza…

Edinburgh

Eskoziako hiriburua dugu Edinburgh, arkitektura bitxia duten kaleetan murgiltzeko aukera emango dizun hiria. Eskoziako edozein lekutara joan zaitezke garraio publikoan eta hemen ere, edozein motatako plana sortzeko aukera izango duzu, familia osoak gozatzeko modukoak. Rose street-en aurkituko dituzun poemak irakurtzea gomendatzen dizugu.

Bristol

Galdutako altxorrak aurkitzeko moduko hiria. Kultura mailan Erresuma Batuko hiririk ospetsuenetakoa da Bristol. Londresetik oso hurbil dago, baina Londres baino nahikotxo merkeagoa izateaz gain, ez dago hain masifikatuta. Izan ere, Erresuma Batua beti izan da atzerrian ingelesa ikasteko lurralderik onenetarikoa. Bertan zaudetela aprobetxatuz, animatu punk abestiren bat entzutera 😉

New York

Aurrekontu handiagoa beharko duzu, baina ez zara damutuko Estatu Batuetako hiri erreferenteetakoa den New York bisitatzean. Kultura anitzeko hiriburua da, gainera, europar turismoaren eraginagatik ingeles azentu berezia duen tokia dela esaten dute bisitatzea ausartu diren gehienek.

Gibraltar

Dakizun moduan, Gibraltar Iberiar penintsulako hegoaldean dagoen Erresuma Batuko Itsasoaz haraindiko britainiar lurraldea da. Gomendatu nahi dizugun azken lekua beraz, etxetik oso gertu daukazu. Abioiak gustuko ez badituzu edo urrunegi joan nahi ez baduzu, ingelesa praktikan jartzeko leku aproposa izango delakoan gaude.

Eta zuk, opor hauetan zein plan burutzeko asmoa daukazu? Zerrendan agertzen den hirietariko batera joatekoa asmoa duzu? Hala ez bada, zer egingo duzu ikasturte honetan ikasi duzun ingeles guztia praktikan jartzeko?

banner learn basquebanner learn basque

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain