Hizkuntzen garrantzia pandemia garaian: globaletik eta lokaletik

2020-07-07

Ikasi hizkuntzak

euskara, hizkuntzak ikastea, Ikasi euskara, ikasi ingelesa, ingelesa

Elkarbanatu:

Konfinamenduak denok harrapatu gintuen zer egin jakin gabe. Postreak egiten ikastea, margolanak berreskuratzea, lasai egoteko aukerak baliatzea… gauza askotarako aprobetxatu dugu, baina bada inoiz baino garrantzia handiago hartu duen proposamena: hizkuntzak ikasteak.

Mundu osoa klik batean

Ordenagailuak, mugikorra eta tabletak izan dira gure kanpo leihoak hiru hilabetetan zehar. Eta honek konektatuta mantendu gaitu mundu osoarekin. Streaming zerbitzuek gora egin dute inoiz baino gehiago eta gehienok Netflix, HBO, Disney edo Filmin gisako plataformetan eman ditugu orduak eta orduak.

Mundu osoan ia telesaio berdinak ikusten ditugu, ia aldi berean. Baina azpitituluekin moldatzea beti ez da hain erosoa, ezta? Irakurtzen ari zaren bitartean eszena garrantzitsuak galdu ditzakezu, edota aktoreen aurpegi eta espresioak oharkabean pasako zaizkizu.

Serieak baino gehiago, tele-bilerak eta telelanak izan dira ordenagailuetara konektatuak mantendu gaituztenak. Hilabete batzuetarako “salbazioa” zirudienak, geratzeko itxura osoa hartu du. Epe laburrean agian ez du hainbesteko aldaketarik irudituko, baina laster hasiko gara nazioarteko dinamika, elkarlan eta ezagutzak estutzen, bai lanean eta baita aisialdian ere.

Lehen eskuko informazioaren garrantzia

Gehiegizko informazioarekin batera, gehiegizko desinformazioa muturrera eraman da garai hauetan. Telebistak ematen zituen datuez gain, norberak bere kabuz bilatu behar izan du informazio fidagarria.

Baina mundu mailako egoera honetan, hedabide eta zientzialariek emandako informazio gehien-gehiena ingelesez izan da. Norbaitek itzuliko ote duenaren zain geratu baino, hobe norberak egitea.

Globalarekin batzeaz gain, lokala ere

Etxetik erosketak egitera soilik mugitzen ari ginenean, auzoko dendariekin egin dugu topo: okindegiak, harategiak, arraindegiak… Bertatik bertara kontsumitzearen abantailak izan ditugu, produktuen kalitatea hobetuz eta gure gastuak kontrolatuz.

Auzoarekin inoiz baino batuagoak sentitu garenok, beste bide bat ezagutu dugu elkarrekin aritzeko: euskara. Bertatik bertara batzeko biderik laburrena baita, gure hizkuntza!

Orain, dirudienez, pandemia kontrolatzen ari da (gure inguruan behintzat), konfinamendu garaian egindako gogoetak baliatuko ditugu? Globalki eta lokalki konektatzeko hizkuntzak erabiliko al ditugu?

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain