2022-11-16
Ikasi euskara
Elkarbanatu:
Dagoeneko gehienok jakingo duzuen moduan, ordu gutxi barru 2022ko Euskaraldiaren hasiera ospatuko dugu eta aurtengo ariketa linguistikoan parte hartuko dugunok azaroaren 18tik abenduaren 2ra euskaraz ekingo diogu erronkari. Gaurko blog bidalketa honetan, aurtengo Euskaraldian (ospatzen dugun hirugarrenean) erabilgarriak suertatuko zaizkizun zenbait baliabide eskaini nahi dizkizugu. Horiekin guztiekin aitzakia gutxi Euskaraldian parte hartzeko eta parte hartze horretaz gozatu ahal izateko.
Dagoeneko izena eman ez baduzu, egizu oraintxe bertan. Dakizunez, Euskaraldiaren helburua gure hizkuntza ohituretan eragitea da eta euskaraz gehiago, gehiagotan eta gehiagorekin egitea. Horretarako bi rol daude: Ahobizi eta Belarriprest. Bietako bat aukeratu beharko duzu egitasmoan parte hartzeko:
Listo. Oso erraza zen, ezta? Bukatzeko, Arigunearen kontzeptua azalduko dizugu:
bai&by zentro guztiak Ariguneak dira, beraz, badakizu, nahi duzun guztietan gurekin euskaraz aritzeko aukera daukazu.
Blog bidalketa hau irakurtzen jarraitu orduko, Euskaraldian parte hartzeko oinarrizko 10 aholkuak ezagutzea gomendatzen dizugu.
Euskarazko hiztegiak beharko dituzu Euskaraldian parte hartzeko, baina, horietatik haratago, egunerokotasunean erabili ditzakezun beste baliabide asko aurkituko dituzu, eta horiek ezagututa askoz gehiago disfrutatuko duzu ariketaz. Gainera, ohitura hartuz gero, ezin izango diozu erabiltzeari utzi.
Has gaitezen baliabide ludikoekin.
Euskarazko jokoen esparrura salto egiten badugu, hiru joko dira gure ustez aipamen berezia merezi dutenak: Berbaxerka, Wordle eta Egunean behin. Berbaxerka eta Wordle blog honetan aurkeztu genizkizun otsailean eta Egunean behin aplikazio ezagunaz ere mintzatu izan gara. Kontuan hartu Egunean behin aplikazioan talde bat daukala bai&by proiektuak; nahi baduzu, gurekin bat egin dezakezu eta norgehiagoka sano-sanoan aritu.
Telefono mugikorrekin jarraituz, pentsatu duzu noizbait zure telefonoa euskaraz jartzea? Bai, hala da, Android telefono askok sistema eragilea euskaraz jartzeko aukera eskaintzen dute eta PuntuEUS fundazioan garatutako Lehen hitza aplikazioa erabili dezakezu zure telefonoak euskara onartzen duen jakiteko. Proba ezazu!
Telefonoekin jarraituz, hona hemen euskara ikasketa prozesuan lagungarri izango dituzun Android aplikazioak. Bukatzeko, gehiago sakondu nahi duenak euskaraz dauden aplikazio asko aurkituko ditu zerrenda honetan.
Bideo-joko zalea zara? Mahai-jokoez haratago joan nahi duenak bideo-jokoak euskaraz nahi izango ditu.
Irakurtzea gustuko duzu? Bada, zuretzako liburu gomendioak ere baditugu zure mailaren arabera euskaraz irakurri dezazun. Poesia nahiago duzu? Hona euskarazko poesia gomendio batzuk.
Gomendio gehiago eskaini dizunik ba al da munduan?
Pantailak euskaraz izeneko euskararen aldeko mugimenduak Pantailaldia izeneko egitasmoa ere martxan du, azaroaren 11tik 18ra, eta honen helburua da euskaldunok euskarazko edukiak kontsumitu ditzagun bultzatzea. Egitasmo honetan ere parte hartu nahi izatekotan, aukera ugari daude, baina, Zer Non Ikusi webgunean euskaraz ikusi ditzakezun film asko aurkituko dituzu eta gure blogean gomendatu genituen filmak ikustea gomendatzen dizugu.
Ikusten duzunez, nahi beste modutan ekin dakioke Euskaraldiari, eta hemen zerrendatu ditugun baliabideak erabiliz gero esperientzia polita izan dazakezulakoan gaude. Era berean, badakigu bai&by-ren irakasle birtuala erabiltzen baduzu esperientzia onena izango duzula euskararekin eta euskara ikasteko baliabiderik lagungarriena duzula.
Beraz animatu zaitez: Hitzez ekiteko garaia delako!
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk