Euskaraldian parte hartzeko 10 aholku

2018 November 13, Tuesday

Estudiar euskera

, ,

Elkarbanatu:

Euskaraldian zehar erabilgarri suertatuko zaizkizun hamar aholku prestatu ditugu. Lau aholku orokor, Euskaraldian parte hartuko dugun guztiontzat erabilgarri izango direlakoan. Beste hiru ahobizi rola jokatuko duzuenontzat eta azken hirurak, belarriprest izango zaretenontzat.

Irakurri adi-adi!

Aholku orokorrak

1. Ohiturak alda daitezke

Ohiturak aldatzea zaila da, baina aldatu egin daitezke. Solaskide jakin batekin beti erdaraz egin baduzu, hasieran kostako zaizu, baina ziur ondo moldatuko zarela; ahalegindu, merezi du eta.

2. Eraman ezazu zeure txapa agerian

Euskaraldian parte hartzen duen edonork zeu ere Euskaraldian parte hartzen ari zarela jakin dezan, zeure txapa momentu oro ikusteko moduan eraman.

3. Jakinarazi eta adostu

Zeure ingurukoekin, familiarekin, lankideekin… komentatu Euskaraldian parte hartuko duzula eta nahi izanez gero, beraiek ere parte har dezaketela, animatu izena ematera. Azaldu zergatik erabaki duzun zeure hizkuntz ohiturak aldatzea.

4. Ez mugatu zeuen burua aurrez aurrekora

Elkarren aurrean ez egotea, ez dadila arazo bihurtu. Egunero-egunero erabiltzen dituzun teknologiak ere euskaldundu: e-posta, Whatsappa… Horretarako, irakur ezazu urrian publikatu genuen blog bidalketa hau: Euskaraldia teknologian ere.

Ahobizi

5. Lehen hitza euskaraz

Leku guztietan, momentu oro, tabernan, dendan, eskolan, lantokian… egizu beti lehen hitza euskaraz. Emaitzaz harrituko zara.

6. Biren arteko aukera izan daiteke

Euskaraldian zehar geurekin bat egiten ez duten zenbaitekin aurkitzeko aukera egon badago. Lasai! Aurreikusi hori ere, eta ez etzi. Elebiko elkarrizketak eman daitezke eta Euskal Herrian euskaraz aritzea geure eskubidea da.

7. Eutsiozu euskarari

Zeure solaskideak euskaraz aritzeko ohiturarik ez badu, agian ez zaitu lehenengoan adituko. Lasai hartu, azaldu berriz, beste modu baten eta beti ere modu atseginez. Ez pasatu erdarara ezinbestekoa ez bada.

Belarriprest

8. Gonbidatu zeure solaskidea euskaraz egitera

Agian zeure solaskideak ez dauka Euskaraldiaren berri eta hortaz ez darama txapa soinean. Hala ere, gonbidatu solaskide euskaldunak zeurekin euskaraz egitera: “nahi baduzu nirekin euskaraz egin dezakezu” edo antzeko esaldi bat erabiliz.

9. Zerbait ulertzen ez baduzu beste modu batez azaltzeko eskatu

Zeure solaskideak esaten dizun zerbait ulertzen ez baduzu, ez lotsatu, helburua geure arteko komunikazioa hobetzea da! Esaiozu ez duzula ulertu eta, mesedez, astiroago egiteko eskatu; eta behar beste aldiz 🙂

Ez izan lotsarik, ez eta inolako beldurrik. Kontuan izan, euskaldunok eskerronez hartuko dugula belarripreston ahalegina. Eta zerbaitetan trabatzen bazarete, edo une batean elkar ulertzea kostatzen bazaizue, ez izan inolako arazorik esaldi pare bat erdaraz egiteko; gizarte elebidunetan oso ohikoa da hizkuntzak nahastea.

10. Ekitea da ezinbesteko lehen urratsa

Euskaraldiak irauten duen denboran zehar baliteke zeure burua euskaraz berba egiteko gai ikustea. Hala bada, pentsatu honetan eta ez lotsatu: zeure euskara da euskararik onena. Nahi beste erabili.

Eta gogoratu, Ahobizi izateko bidean, zure euskara-maila zein den jakin nahi baduzu edo euskara ikasi nahi baduzu, bai&by-ko mailaketa-proba egin dezakezu, guk lagunduko dizugu zure helburua lortzen.

banner learn basquebanner learn basque

Itzuli blogera

Elkarbanatu:

Euskaraldian parte hartzeko 10 aholku
Valora este post

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak per tutti!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain