2025-10-13
Albisteak
Elkarbanatu:
bai&by proiektua osatzen dugun Lankideon Batzarrak bat egiten du urriaren 15ean Hego Euskal Herrian sindikatuek deitu duten Palestinaren aldeko lanuzte orokorrarekin.
Atxikimendu honekin, Palestinak jasaten duen indarkeria-egoera bortitza eta giza eskubideen urraketa etengabeak salatu nahi ditugu, bereziki 2023ko urrian hasitako erasoaldi basatiaren ondorioz eragindako genozidioa.
Atxikimendu honekin gure helburua nazioarteko zuzenbidea errespetatzeko eskatzea, palestinar herriarentzako bake duina bermatzeko bidean gure alea jartzea eta genozidioaren berehalako amaiera eskatzea da.
Hau guztia dela eta, lanuztearekin bat egiteko, bai&by zentroak itxita egongo dira urriaren 15ean, hurrengo ordutegietan:
Ordu tarte horietan, ez da zerbitzurik eskainiko (ezta aurrez aurreko, online edo telefono bidezko arretarik ere), eta ohiko hezkuntza- eta lan-jarduerak etengo ditugu.
bai&by proiektuaren sorreratik, gure ikuspegia gizartearekin, berdintasunarekin eta giza eskubideekin konprometitutako hezkuntza eta kultura defendatzea izan da. Gure ustez, hezkuntzak enpatia, elkartasuna eta justizia globalaren defentsa sustatu behar ditu. Hori dela eta, ezin gara axolagabe eta mutu geratu beste herrien sufrimenduaren aurrean.
Era berean, bai&by proiektua osatzen dugunok, ikasleak, irakasleak, hezkuntza komunitate osoa, euskalgintzako aktoreak eta Hego Euskal Herriko herritarrak urriaren 15ean, egingo diren lanuzteetan eta mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen ditugu.
Bukatzeko, atxikimendu honekin, bai&by-tik bakearen, askatasunaren, hezkuntzaren eta duintasunaren balioekin dugun konpromisoa berretsi nahi dugu. Gure atxikimenduak ahalegin kolektiboan bere ekarpena egitea eta Palestinarentzat duina izango den konponbide baten bidean laguntzea nahi dugu.
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk