Ezagutu itzazu euskara ikasteari buruzko azken nobedadeak, aholkuak eta trikimailuak. Dena edukiko duzu bai&by-ren blogean.

bai&by-k Athletic Clubarekin duen lankidetza hitzarmena beste 4 urtetarako berritu du

2023-04-17

Albisteak

Ikasi euskara, ikasi ingelesa

Gaur, beste lau urtez berritu dugu Athletic Clubekin 2000. urteaz geroztik dugun lankidetza hitzarmena. Akordio hau, bai&by-k merkatuan 25 urte egin baino hilabete batzuk lehenago burutzen da. Lankidetza honen bitartez, bai&by Athletic Clubeko hizkuntza laguntzaile ofizial bakarra izango da datozen lau urteetan. Orain arte egin dugun bezala, euskara eta ingeles ikastaroak eskainiko dizkiegu jokalariei eta […]

Jarraitu irakurtzen

HABE azterketak prestatu nahi dituzu eta ez dakizu nola?

2021-10-15

Albisteak, Ikasi euskara

aplikazio mugikor, euskara, HABE azterketak

Garatu dugun HABE azterketak aplikazioa erabiltzen duzunean, azterketa-sorta bat baino askoz ere gehiago aurkituko duzu; izan ere, aplikazioak lau hizkuntza-trebetasunak lantzeko aukera emateaz gain, diagnostiko osatu bat eskainiko dizu azterketara aurkezteko maila egokia ote duzun jakin dezazun.  Aplikazioak Diagnostiko modulu bat dauka, eta bertan hainbat estatistika izango dituzu eskura: egindako probak, gainditutako ariketen bataz besteko […]

Jarraitu irakurtzen

Euskara eta ingelesa ikasteko pertsona gorrentzako plataforma adimenduna

2021-03-04

Albisteak

Ikasi euskara, ikasi ingelesa, ikasteko metodologia berritzailea

Gaurkoan, bai&by Fundazioan garatu dugun azken proiektuaren berri eman nahi dizuegu: Euskara eta ingelesa ikasteko pertsona gorrentzako plataforma adimenduna. Proiektu honen eta bai&by Fundazioaren nondik norakoak azalduko dizkizuet labur-labur blog bidalketa honetan. Izan ere, proiektuan horrenbeste lan eta ilusio jarri ondoren, benetan pozik eta harro gaude egindako lanaz eta lortutako emaitzaz. bai&by Fundazioaren bitartez, gure […]

Jarraitu irakurtzen

Hona hemen bai&by-ren 2020-2021 ikasturteko spotak

2020-10-19

Albisteak

Ikasi euskara, ikasi ingelesa

Badakizu, gure publizitate kanpainak ez direla ohikoak. Gu ere ez garelako ohikoak, noski! Nork eskainiko dizu bestela, hizkuntzak ikasteko merkatuan dagoen sistema adimendun bakarra? Aurten Only you kanta mitikoa eduki dugu oinarri -eta aktualitateari lotutako txisteren bat ;-)- bai&byk aitzindariki eta Erdi Aroaz geroztik bai&byk ez dauka emeritorik bai&by ipurdia mugitu gabe Zer iruditu zaizu […]

Jarraitu irakurtzen

bai&by-ren Egunean Behin-eko taldea martxan da

2020-10-15

Albisteak, Ikasi euskara

egunean behin, euskara aholkuak, Ikasi euskara

Oso dinamika errazeko jokoa da Egunean Behin, Codesystax enpresak sortutako aplikazioa da, eta izenak berak dioen bezala, egunean behin partida bat jokatzeko aukera emango dizu. Partida bat, eta bakarra. 10 galdera erantzun beharko dituzu, ahalik eta azkarren. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago asmatu, hobeto! Sailkapen ofiziala eta babesleen sariak Asmatutako galderak eta guztira […]

Jarraitu irakurtzen

Common Voice, gailuekin euskaraz hitz egin ahal izateko

2020-03-17

Albisteak

bai&by Fundazioa, euskara, hizkuntzak, ingelesa

Common Voice Mozilla Fundazioaren proiektu interesgarria eta anbizio handikoa da. 50 hizkuntza martxan daude dagoeneko, beraien artean euskara, eta beste 70 hizkuntza gehiago prestatzen ari dira. Gizakiok aspaldi ari gara gailuek esaten dieguna uler dezaten ahalegintzen, edozein hizkuntzatan hitz egin eta gailuek esan zaiena transkribatzeko gai izatea dugu helburu eta esaten dugunaren arabera erantzun desberdinak emateko gai izatea.

Jarraitu irakurtzen

Euskara hobetuz, egunean behin jolastu nahi dugu

2019-06-25

Albisteak

euskara, euskara udan, hizkuntz akademiak

Horrexegatik, noizean behin, bai&by-ren irakasle birtualaren osagarri izan daitezkeen proposamen desberdinak aurkeztu ohi dizkizuefu. Adibidez, hurrengo blog bidalketa hauetan: Euskaraz irakurri ditzakezun komiki interesgarri batzuk. Ezinbestean ikusi behar dituzun euskarazko bost film. 2018an irakurri eta disfrutatu ditugun lau liburu hauek ezin dituzu 2019an galdu. Gaurkoan ere, horrelako blog bidalketa batekin gatoz. Euskara praktikatzearekin, eta euskal […]

Jarraitu irakurtzen

Pausoz pauso geure erritmora

2019-03-26

Albisteak

euskera

Klika egitea hautu bat da, euskararen aldeko hautua: mintzatzea, ikastea, jauzia ematea… Helburu horiekin aurkeztu dute 2019ko Korrika, “Klika” leloarekin. Hurrengo egunotan gure hiri, herri eta auzoetan barrena, hamar egunez, modu nekaezinean arituko den euskararen aldeko martxa. Korrika, bi urterik behin, euskaren alde burutzen den lasterketa erraldoia da. Lasterketa honek hamar eguneko iraupena du. Bai! […]

Jarraitu irakurtzen

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain