Webgune honek Cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko.
Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzean hura ezagutzea edo gure ekipoari laguntzea ulertzen zein diren webeko atal interesgarri eta erabilgarrienak.
Beharrezko Cookieek beharrezkoak diren oinarrizko funtzioak aktibatzen dituzte, hala nola nabigazioa eta web orriaren eremu seguruetarako sarbidea. Web-orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie horiek gabe.
Marketineko cookieak web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzat garrantzitsuak eta erakargarriak diren iragarkiak erakustea da asmoa.
2022-02-08
Ikasi euskara
Elkarbanatu:
Azken aste hauetan Internetera konektatu bazara, konturatuko zinen bi joko berri bolo-bolo dabiltzala Interneteko euskal komunitatean. Eta ezinbestekoak bihurtu direla pertsona askoren egunerokotasunean. Izan ere, erabat ziur gaude sare sozial batean baino gehiagotan lagun dezente ikusi duzula joko horietan ateratzen dituzten emaitzak gainontzekoekin partekatzen. Eta noski, Wordle eta Berbaxerka dira bi joko hauek.
Nahiz eta joko bien dinamika oso desberdina izan, biak dira oso interesgarriak euskara ikasten ari zaretenontzat. Baita ikaskuntza-prozesua amaitu baduzue ere. Azken finean, nork ez du nahi bere hiztegia aberastu?
Gaurko blog bidalketa honetan, joko berri hauetara nola jokatzen den azalduko dizuegu.
Berbaxerkak abaraska formako borobil bat erakusten digu. Borobil horren erdian, kolore gorriz nabarmendutako letra bat dago, beste guztiak ez bezalakoa. Jokoaren helburua eman dizkiguten letrekin ahalik eta hitz gehien osatzea da. Baina itxaron, arau bat oso garrantzitsua baita! Letra gorria nahitaez erabili behar duzu osatzen dituzun hitz horietan guztietan.
Adibide batekin askoz hobeto ulertzen da:
Ikusten duzunez, derrigorrezko letra (r) gutxienez behin duten bost hitz osatu ditugu: erotu, erro, errotu, ortu eta urte. Beraz, eraiki daitezkeen 82 hitzetatik 5 asmatu ditugu.
Guztiak asmatzeko gai izango al zara?
Puzzle hau, guretzat behintzat, zoragarria da. 5 letra eta 6 saiakerako karratu bat erakusten digu. Sei saiakera horietan eguneko hitza zein den asmatzeko gai izan beharko dugu. Egiten dugun saiakera bakoitzeko, jokoak hiru aukera hauetako bat bueltatuko digu:
Berriro ere, adibide batekin hobeto ulertuko da:
Ikusten duzunez, Wordle partida bat Berbaxerka partida bat baino azkarragoa da, baina uste dugu bi jokoek aipamen berezi hau merezi dutela. Proba itzazu, ziur, milaka pertsona bezala, pantailan itsatsita geratuko zarela.
Garrantzitsuena ahaztu zaigula uste al zenuen? Ez, ba! Bi joko hauetan jokatzeko loturak honako hauek dira: Berbaxerka eta Wordle.
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk