Ingelesa ikasi eta praktikatzeko 6 mahai-joko

2020-03-03

Ikasi hizkuntzak, Ikasi ingelesa

aprender inglés jugando, ingelesa, jolastu, mahai jokoak

Elkarbanatu:

Posible da hizkuntza bat jolasten dugun bitartean ikastea? Zorionez bai. Are gehiago, ikasle askori gomendatzen diegun praktika on bat da. Zergatik? Hizkuntza bat ikasteko oso garrantzitsua delako burua bizkortzea, garuna aktibo izatea eta adi egotea. Baina, batez ere, gozatzea, ondo pasatzea.

Burmuina estimulatzen dugunean, memoria lantzen dugu. Jolasten dugun bitartean, gainera, barre egiten dugu eta momentuan sortzen diren bromek eta bitxikeriek, hitzak eta kontzeptuak barneratzen laguntzen digute.

Familian zein lagun artean mahai-jokoetan jolastea oso ohikoa izan da, horregatik, sarrera honetan ingelesa ikasi eta garatzeko jokoak proposatuko dizkizuegu gertukoekin praktikatzeko. Hemen duzue, beraz, hurrengo bazkalondorako plana.

Scrabble

Hiztegia garatzeko jokorik ezagunena dela esango genuke. Seguru euskaraz zein gaztelaniaz jolastu duzula noizbait, baina, eta ingelesez? Hasieran zaila dela pentsatuko duzu. Hala ere, erronka onartzera animatzen zaitugu.

Ez duzu zertan puntuetara jokatu behar eta, adibidez, hitz kopuru gehien egiten duenak irabazi ahal du partida. Kontua hiztegia lantzea da eta, noski, lagunei irabaztea. Ikusiko duzu, uste duzuna baino hitz gehiago aterako zaizkizu. Hasi-berriek ere jolas dezakete.

Time’s up

Time’s up

Modan dagoen joko honek urteak daramatza lagunen arteko bazkalondoak animatzen. Taldeka jolasten da eta hiru txanda mota ditu: Taboo, Password eta mimika. Erraza dirudien arren, memoria bizkorra edukitzea ezinbestekoa da irabazi ahal izateko.

Abestiak, filmak, pertsonaiak, marrazki bizidunak… Denetarik aurkituko duzu Time’s up jokoan eta, helburua, ahalik eta hitz gehien asmatzea da. Joko honekin, hiztegia eta geure burua ingelesez hobeto azaltzen ikasiko dugu. Dena den, joko honek ingeles maila ona eskatzen du.

Scattergories

Scattergories

1988an plazaratutako joko honek ingeleseko hiztegia lantzeko aukera emango dizu. Alfabetoko hizki guztiak dituen dado batek erabakiko du txanda bakoitzean zein letrarekin idatzi beharko dituzun hitzok.

12 maila ezberdin ditu eta helburua, maila bakoitzean puntu gehien lortzea da. Ingeles maila apalarekin ere jolastu ahal izango duzu. Laguntza emango dizun pista bat nahi? Hitzak zenbat eta originalago, orduan eta irabazteko aukera gehiago.

Pictionary

Pictionary

Nork ez du Pictionary jokoa ezagutzen? Familiako artistek asko gozatuko dute joko honekin. Taldeka jolasten da eta, helburua, txartelek dituzten hitz edo kontzeptuak marraztea eta asmatzea da.

Ez da askorik hitz egin behar eta horregatik, maila apala dutenek asko gozatuko dute joko honetara jolasten. Zalantzarik gabe, hiztegia eta irudimena garatzeko modu dibertigarria.

Guess who

Guess who

 

Guess Who jokoa haurrekin jolasteko oso egokia da. Bestearen pertsonaia nor den asmatzen zoazen heinean, ezaugarri fisikoak landuko dituzu eta, apurka-apurka oinarrizko hitzak barneratuko dituzu.

Helburua, bestearen pertsonaia asmatzea da. Binaka jolasten den arren, talde txikiak ere egin daitezke eta kontrakoari egingo dizkiogun galderak denon artean pentsatu.

Twister

Twister

Heldu da mahaitik altxatzeko eta oreka frogatzeko momentua. Lurrera erortzen den azkenak irabaziko du eta, bitartean, koloreak eta gorputzeko atal orokorrak sakonduko dituzu.

Erraza, dinamikoa eta dibertigarria.

Ingelesa ikasteko mahai-jokoak

Ingelesa ikasten bazaude edo ikasten hasiko bazara, hartu joko hauek erreferente gisa eta has zaitez hiztegia eta hitz-jarioa lantzen ondo pasatzen duzun bitartean.

Hasieran zaila irudituko zaizun arren, uste duzuna baino arinago, dinamikan sartuta egongo zara eta hitzak bakarrik irtengo zaizkizu. Ezagutzen al duzu ingelesa hobetzeko beste mahai-jokoren bat?

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

Onlineyu!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain