Euskaraz irakurri ditzakezun komiki interesgarri batzuk

2019 May 21, Tuesday

Estudiar euskera

, ,

Elkarbanatu:

Nork esan zuen komikiak umeentzako zirela?

Aurreko baten gustuko ditugun bost liburuen inguruan berba egin genuen blog honetan. Sarrerak arrakasta izan zuenez, gaurkoan ildo beretik jokatzea pentsatu dugu, baina komikiekin. Zerrenda honetan aurkituko dituzun komikiak oso interesgarriak izateaz gain, adin tarte oso zabalarentzat aukeratutakoak dira. Betiko komikiak aurkituko dituzu, baina baita nobedade interesgarriak ere.

Sinesmen oker bat zabalduta dago: komikiak ume edo gazteen kontuak direla pentsatzea. Eta gure ustez, komikiak adin tarte desberdinentzako interesgarriak izan daitezkeen material osagarri, ludiko eta didaktikoak dira. Eta zer arraio! Arte ere badira.

Baina, zerrendarekin hasi orduko, komikiak guk beste gustuko badituzu, euskal komikigintzan sakontzeko erreferentzia bi eman nahi dizkizugu. Blog bat eta Wiki bat. Lehenik eta behin, Igor Leturia Azkarateren blogaren berri eman nahi dizuegu, E-Gorblog. Bertan, blog formatuan euskal komikien inguruko informazio anitza aurkituko duzue. Bigarrenik, Komikipedia, euskarazko komikien “entziklopedia txikia” 😉

Orain bai, jarraian daukazue gomendatu nahi dizuegun euskarazko komikien zerrenda.

Komikiak euskaraz

Maitasuna zailegia da

komikiak-euskaraz

Maitasunak, jo bezain pronto apurtzen gaitu. Baina, era berean, esperimentatu dezakegun bizipozik handiena ematen digu trukean. Ukitu humanoa duen komiki bat duzue Maitasuna zailegia da izenekoa.

Haur besoetakoa

komikiak-euskaraz

Nahastu daitezke handinahikeria, boterea edo ustelkeria haurren munduan? Unai Iturriagaren gidoia eta Alex Sanviren ilustrazio ganberroak aurkituko dituzu komiki bilduma honetan.

Black is Beltza

komikiak-euskaraz

Bikote ederra sortu zuten 2014an Harkaitz Canok eta Fermin Muguruzak Black is Beltza aurkeztu zutenean. Dr. Alderete argentinar marrazkigileak sortu zituen marrazkien parekoa. Komiki hau irakurtzera animatzekotan gogoratu film edota disko formatuak ere sortu zituztela proiektu transmedia honekin.

Gerezi garaia

komikiak-euskaraz

Istorio frenetikoa, arin bezain sakona, irudi ederrak… bere orrialdeetara erabat itsatsita uzteko beharrezkoak diren osagai guztiak ditu Mikel Santos Belatz marrazkilariak Lucio Urtubia ekintzaile anarkistari eskaini dion biografia honek.

Asterix Olinpiar Jokoetan

komikiak-euskaraz

Klasikoetan klasikoenak, Asterix eta Obelixen komikiak ditugu. Ume (eta ez hain ume) garaian asko gozatu ditugun komiki, marrazki bizidun eta filmak. Asterix eta Obelixen komiki asko aipatu genitzake, baina bakarrarekin geratuko gara.

Eta zuk, euskaraz idatzitako komikiak irakurtzeko ohitura daukazu? Hala bada, zein izan da azken hilabeteotan irakurri duzun euskarazko komikirik gustukoena? Esaguzu sare sozialetan 🙂

banner learn basquebanner learn basque

Blogera itzuli

Elkarbanatu:

Euskaraz irakurri ditzakezun komiki interesgarri batzuk
5 (100%) 1 voto[s]

Erlazionatutako beste bidalketa batzuk

bai&by-ko Markesak
BANATZEN DITU
tituluak per tutti!

Cambridge-ren First eta Advanced eta HABEren maila guztiak.

Cambridge eta HABE prestatzeko ikastaroak DOAN matrikularekin. Eta gainera, 1.200 €rainoko bekak lor ditzakezu. Kontsulta iezaguzu.

Jarri gurekin harremanetan orain