2021-02-02
Ikasi hizkuntzak
Elkarbanatu:
Gramatika eta hiztegia buruz ikastea lagungarria bada ere, ez da nahikoa mintzatzeko. Jariotasunez hitz egin ahal izateko ikasketa automatizatua behar da, gauza izan behar duzu eguneroko esapideak modu automatizatuan esateko.
Demagun azokara zoazela:
Erosleen zurrunbiloaren erdian eskatu ahal izateko, oso arin berreskuratu behar duzu oroimenetik “Egunon, dozena erdi porru eta kilo eta erdi patata, mesedez”. Eta dendariak ere, momentuan sortu beharko du bere erantzuna: “Bai, noski, segituan”.
Neurolinguistikak frogatu du hitz egiteko lexiko eta esapide hauek oroimen prozedimentalean gorde behar direla, di-da batean berreskuratu ahal izateko, eta horretarako, neuronen artean nodo indartsuak sortu behar dira. Berau lortzeko erarik eraginkorrena ereduok testuinguruan ikasi eta praktikatzea da esaten dena errepikatuz eta errepikapenen artean denbora tarteak utziz.
Eta magia badirudi ere, horixe da, bai&by-ren sistema adituak egiten duena: hizketa prozesua ondo baino hobeto simulatu eta asimilazioa bermatzeko edukiak noiz berrikasi behar dituzun erabaki. Nola?
Erdi eta goi-mailako ikasle askori bai&by-rekin ikasten hasi eta gutxira, hitz egiten asko hobetu dutela esan ohi diete. Nola da posible ordenagailuz bakarrik? Sistema adituaren eraginkortasunagatik.
Gure webgunean honen inguruko informazio guztia aurkituko duzu. Segi eta irakur ezazu lasai-lasai, hizkuntza bat zelan bereganatzen dugun ulertzen lagunduko dizu.
Zer iruditu zaizu? Zientzia fikzioa dirudi, ezta? Ba, ez! bai&by sistema adimenduna da, bai&by Fundazioan urte asko daramatzagu ikertzen zure ikasketa errazteko. Zure jakin-mina ziztatu badugu, sartu, irakurri eta probatzeko eskatu inolako konpromiso barik, merezi du eta!
Blogera itzuliElkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk