2017-12-12
Ikasi euskara
Elkarbanatu:
Hizkuntzak ikastea ez da zertan aspergarria eta gogorra izan behar, badaude metodo dibertigarriak, hala nola musika entzunez ingelesa ikastea. Ez duzu sinesten? Guk azalduko dizugu nola egin.
Baliabide asko dituzu eskura hizkuntzak ikasteko; esaterako, filmak jatorrizko hizkuntzan ikustea. Baina hori modu bat baino ez da. Musika entzunez ingelesa ikastea ere posible da.
Musikaren bidez hiztegia aberastu, ahoskera hobetu eta ahozkoaren ulermena lantzeko aukera daukazu, zuk nahi duzun erritmoan. Hain zuzen ere, oso tresna baliagarria dela uste dugulako, musika entzunez nola ikas dezakezun kontatuko dizugu.
Gainera, badaude plataforma eta tresna lagungarri asko. Esaterako, musikaren bidez hizkuntzak ikastera bideratutako web orriak daude, hala nola Lyrics training izenekoa. Abestien bidez ikasten laguntzen du; eta, gainera, idazketa, irakurmen, ulermen eta ahoskera ariketak ditu.
Blogera itzuli
Elkarbanatu:
Erlazionatutako beste bidalketa batzuk